Consulta las cartas de servicio de los centros asociados
Zerbitzu-karta: Vitoria - Gasteiz
Edizioa 4 - registrada el 26-11-2024
PrevisualizarPDF
Xedea
Botón
Ikasketa modu erdipresentziala eta urrutikoaren bidez gure inguruko herritar guztiek goi-mailako hezkuntza modu malguan jaso ahal izatea eta haien garapen profesional zein kulturala bermatzea.
Horretarako hurrengo alderdiak barnebiltzen ditugu:
Kanpoko praktiketako ikasleen % 100a inguruneko erakunde edo enpresetara sarbidea erraztea
Ebaluazio probak
Egoitza aldatzeko eskaera justifikatuen % 80aari gutxienez erantzutea behar besteko aurrerapenarekin
Proba presentzialak antolatzeko protokolo egokia aplikatzea, azterketari ekin aurretik instalazioen, ekipoen eta horien funtzionamenduari lotutako teknologiaren azterketa ziurtatuko duena.
Unibertsitate hedatze jarduerak
Unibertsitate-hedapeneko ikastaro guztiak gaian aditu diren profesionalek emango dituzte
Gutxienez 8 eskola-hiletan zehar unibertsitate-, prestakuntza- eta/edo kultura-hedapeneko jarduerak egitea
Baliabide bibliografikoetarako sarbidea
Ikasleen eskaerei, behintzat, aste beteko epean erantzutea.
Liburutegian zentroan bertan ematen diren ikasketen derrigorrezko 1 titulu bibliografiko edukitzea gutxienez.
Baliabide teknologikoen erabiltzea
Ikasleei internetera sarbidea duten eta erabilera librekoak diren bost ordenagailu erraztea.
Hautatutako ikasketetan irakasleek orientatzeko eta laguntzeko eskubidea, tutoretzapeko irakasgaietan irakaskuntza-baliabide
Diziplina bakoitzean urrutiko irakaskuntzaren metodologiara egokitutako material didaktiko osoa edukitzeko eskubidea
Ikasturtearen hasieran irakaskuntzei, tutoretza-modalitateei, irakasgaiak ebaluatzeko irizpideei eta proben egutegiari buruzko informazioa doan eskuratzeko eskubidea.
Aukera-berdintasunerako eskubidea eta sexuagatik, arrazagatik, erlijioagatik edo desgaitasunagatik zein beste edozein baldintza edo inguruabar pertsonal edo sozialengatik diskrimatua ez izateko eskubidea dela unibertsitate-sarbidean, Ikastetxeetan sartzean, unibertsitatean jarraitzean edo eskubide akademikoak baliatzean.
Beren errendimendu akademikoa objektiboki ebaluatua izateko, estandarren araberako kalifikazioen berrikuspena izateko eta jakinarazpenak ezarritako epeetan jasotzeko eskubidea.
Ezarritako epeetan kalifikazioen jakinarazpena jasotzeko eta aurrez aurreko probetara joan izanaren egiaztagiria eskuratu ahal izateko eskubidea.
Adierazpen-askatasunerako, biltzeko eta elkartzeko eskubidea unibertsitatearen eremuan
OHARRA: UNEDeko ikasleen eskubide guztiak bere Estatutuetako 143. artikuluan jasota daude.
Ikasleen betebeharrak
Botón
Ahalik eta aprobetxamendu eta dedikazio handienarekin jarduteko
Ezarritako diziplina akademikoko arauak errespetatzeko
Gainerako unibertsitate-komunitatearekin lankidetzan aritzeko eta Unibertsitatearen helburuak lortzeko, bai eta bere zerbitzuak zaindu eta hobetzeko ere.
Hautatuak izan diren karguen erantzukizuna beren gain hartzeko
Matrikulatuta dauden ikasgaien gaineko jarraibideak ezagutzeko dauden informazio-kanalak erabiltzeko
Ikastetxe Elkartuaren eta, oro har, Unibertsitatearen instalazioak, ondasunak eta baliabideak zuzen erabiltzeko
OHARRA: UNEDeko ikasleen betebehar guztiak bere Estatutuetako 144. artikuluan jasota daude
Kexak eta hobetzeko iradokizunak ikastetxearen web orrialdearen bidez egin daitezke edota ikastetxeko idazkaritzan, liburutegian edo Ikasle Ordezkaritzan.
Erreklamazioak ikastetxean bertan eskuragarri dauden erreklamazio orri ofizialen bidez egin daitezke.
Unibertsitateko defendatzailearengana ere jo daiteke.
Elkarlana eta parte hartzea
Botón
Ikasleen ordezkariek Zuzendaritza Batzordean, Ikastetxeko Kontseiluan eta Klaustroan parte hartzen dute.
Ikastetxe-elkartuan jasotako zerbitzuei buruzko iritziak urteko gogobetetasun-galdetegietan isla daitezke.
Ikasleek zuzenean jo dezakete Zuzendaritza Taldera eta Ikastetxe Elkartuaren Kudeaketa Organoetara.
Nola eskatu informazioa
Botón
Botón
UNED Vitoria-Gasteiz
Helbidea
Pedro de Asúa, 2 01008 Vitoria - Gasteiz
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik-13:30etara eta astelehenetik ostegunera 16:30etatik-19:30etara (eskola-aldia)